¿Zer da SATE, kanpoaldeko isolamendu termikoko sistema? Gako guztiak emango dizkizugu
Kanpoaldeko isolamendu termikoko sistema erabiltzen da dagoeneko eraikita dagoen eraikin baten isolamendu termikoa hobetu nahi dugunean. Baina, egun, horrelako sistema erabiltzen hasi da obra berria egiten denean ere, abantaila ugari dituelako.
ZER DA SATE SISTEMA BAT? NOLA FUNTZIONATZEN DU?
SATE "kanpoko isolamendu termikoko sistemaren" gaztelaniazko akronimoa da (Sistema de Aislamiento Térmico Exterior). Ingelerezko ETICS siglak ere erabiltzen dira: "External Thermal Insulation Composite Systems".
Sistema horrekin eraikinaren jatorrizko fatxadaren kanpoaldean panel isolatzaile prefabrikatua itsasten da (itsasgarri bidez eta mekanikoki itsasten da). Ondoren, prestazio handiko mortero bat aplikatzen zaio, eta sare bat sartzen zaio, multzo osoa ondo trinkotuta gera dadin. Azkenik, akaberako ondorengo estaldura bat aplikatzen da, normalean koloredun mortero akrilikozkoa izaten dena.
SATE SISTEMA DUEN FATXADAREN ABANTAILAK
- Eraikinaren jatorrizko fatxada termikoki hobetzen du.
- Zubi termikoak ezabatzen ditu, isolamendua fatxada osoan modu jarraituan jartzen delako euskarri-hormaren gainean.
- Isolamendua etxebizitzaren barruko espazioa galdu gabe lortzen da.
- Sistema batzuek eraikina transpiratzeko aukera ematen dute. Eraikinak "arnasa hartzen du", eta barne-kondentsazioak saihesten dira; baina, horretarako, barrutik ere utzi behar diogu paretei arnasa hartzen eta, beraz, ezin dira pintura plastikoak erabili.
- Ura iragaztea saihesten du, sistema iragazgaitza baita.
- Mantentze-kostu txikia du. Eraikinaren orientazioaren eta esposizioaren arabera, gure fatxadaren balio-bizitza handitzen duten eta berez garbitzen diren morteroak erabil ditzakegu, mantentze-lanak egin beharrik gabe.
- Energia aurreztea ahalbidetzen du eta gure etxebizitzaren kalifikazio energetikoa handitzen du, SATE sistema erabilita gure fatxada isolatzen ari garelako.
- Kalitate-prezio erlazio oso ona.
- Oso sistema arina da, eta, beraz, ez da eraikinaren egitura ia gainkargatzen.
SATE SISTEMAKO FATXADA-MOTAK. NOLA EGIN AUKERAKETA ON BAT?
Hasiera batean, SATE sistema mugatuago dago aireztatutako fatxada baten akaberako aukerei dagokienez, baina, egia esan, sistemak eskaintzen duen aniztasuna nahikoa izan ohi da eraikitako gure higiezin-parkearen fatxada gehien-gehienetarako. Akabera-geruzari dagokionez, honelakoa izan daiteke:
- Mortero akrilikoa. SATE sisteman erabilitako akabera nagusia da. Oso oinarrizkoa dirudien arren, kolore eta ehundura anitzak izatea ahalbidetzen du, mortero-aleen lodieraren arabera. Gainera, moldeen bidez, bistako plakazko estaldura bat imita daiteke, eta horrek oso emaitza onak ditu eraikin bateko jatorrizko itxura mantendu behar denean eta fatxadaren zati batzuk akabera horrekin agertzen direnean.
- Zeramikazko plaketa. Plaketa imitatzen duen mortero akrilikozko akabera batek ez bagaitu konbentzitzen, beti aukera dezakegu SATEren gaineko plaketa-estaldura bat.
- Zeramika portzelanikoa. SATE sistemari ere zeramikazko estaldura jar dakioke akabera gisa, baina xaflen tamaina ezingo da handia izan, kondentsazioak saihesteko.
- Harri naturala. Zokalo-eremuetan, SATE sistema harri naturalez estali daiteke beti.
KUBER enpresan SATE sistema erabilita 145.000 metro koadro baino gehiago daramatzagu jarrita (gure webgunea bisitatu dezakezu adibide batzuk ikusteko eta informazio gehiago jasotzeko). Kontsultatu konpromisorik gabe. Zure eraikinerako aukerarik onenei buruzko aholkuak emango dizkizugu. Gainera, azterketa ekonomiko bat egingo dizugu, finantzaketa-aukera oso onuragarriak eskainiz, eta laguntzak eskatzeko egin beharreko izapideak egingo dizkizugu, sistema horren bidez zure eraikina energetikoki hobetzeko aukera izan dezazun.
Sistema hori nola instalatzen den ikusi nahi
baduzu, Beissier markaren bideo bat uzten dizugu hemen.