Gure bezeroek lehen Next laguntzak jasotzen dituzte

24/04/2023

KUBER enpresak egindako birgaitze-lanak hasi dira dagoeneko Next Generation funtsen laguntza-eskaeraren aldeko ebazpenak jasotzen. Hain zuzen ere, oraingoz, gure obretatik lauk lortu dute aldeko ebazpena eta, guztira, ia 735.000 €-ko laguntza jasotzea espero da. Gure bezeroek izango dira laguntza horien onuradun.

Zehazki, Arrasateko Makatzena 15eko eraikinean kanpoaldeko isolamendu termikoko sistema jartzeko eta estalkia berritzeko obrari 189.000 € esleitu zaizkio. Legazpiko San Ignazio auzoko 24 zenbakia duen etxeko fatxadan kanpoaldeko isolamendu termikoko sistemarekin egindako isolatze-obrak 69.000 € jasoko ditu. Beasaingo Esteban Lasa kaleko 12. zenbakiko etxeko fatxadan ere laster amaituko dira kanpoaldeko isolamendu termikoko sistemarekin egindako isolatze-obrak eta 223.000 € onartu zaizkio bertako etxe-jabeen komunitateari. Azkenik, Donostiako Altza kaleko 11. zenbakiko etxean fatxada aireztatuta egiten ari gara eta obra horretarako 253.000 €-ko diru-laguntza jasoko du etxejabeen komunitateak.

Laguntza garrantzitsu horiek guztiak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira eta etxejabeen komunitateak isolamendu termikoa hobetzeko obrak ordaintzeko dira. Obraren kostuaren % 65 eta % 80 inguru ordaintzeko iristen dira.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak irisgarritasuna hobetzeko laguntzak ematen jarraitzen du, bai komunitate mailan, bai modu partikularrean. Izan ere, duela gutxi, Zumarragako Zelai Aristi kaleko 1. zenbakian, bizilagunek 30.000 € lortu dituzte etxejabeen komunitatearentzako, eta itzuli behar ez diren beste 40.000 € baino gehiago jasoko dituzte bizilagunek, bakoitzaren egoera partikularraren arabera.

Laster, LANAK atalean, obra horien emaitzak erakutsiko dizkizuegu.